irudiaren mundua ispilu hartuta eta nire sormena erakutsi asmoz hasi nintzen vj izena erabiltzen. aspaldian literatura eta irudia da nahasmen handiena eman didana. hala ere proiektu berrietan murgilduta nabil eta weblog honen helburua beraiek erakustea da...

Friday, March 03, 2006

MUSIKHERRIA_JAIALDIA_M4

MUSIKHERRIA_diskoa_VOL.2

Egun osorako balio duen 10 euroko bonoak sorpresa bat dakar: sarrera martxoaren 4ko gaueko kontzertuan aurkeztuz gero, MusikHerriaren kanta eta herri disketxeko zenbait talderen abestien bilduma biltzen dituen diskoa jasoko duzue dohainik.
1
Oliba Gorriak MusikHerria
2
Sarkor Joan den asteko neska
3
Anplitude Abenduak 1
4
Korumbà Esanahia
5
Gaizka Música por placer
6
Gartzen Arranoa
7
Amaiur Skoda
8
Mossin Nagant Recuerdos del pasado
9
SKT Sekuentzia Ayo azenayo
10
Zartako Ataca y destroza
11
Txinaski No hay tiempo
12
Erail Lolypop
13
Jonu Nere herria
14
Maz Mon Kis Homo erios
15
Kuenta Atrás Libertad
16
Adikune Lurrean

MUSIK_HERRIA_mLAU_JAIALDIA



KALE ANIMAZIOA goizeko 11:00etatik aurreraTxosnak, kontzertuak kamioietan, zirkua, kale antzerkia, Elektrotuna, Txaman, trikitilariak, BJ, txalaparta, sound system mugikorra, txistulariak, fanfarreak, DJ, dantzariak, zanpantzarrak, egun osoko irratia, tinbaleroak, albokalariak, zankoak...
ALDE ZAHARRA gunea11:00 Bakarlariak Ttipi Ttapa tabernan: Jonas, Jabi, Sagardole, Iratxe, Jonu eta Mantala No
a) Santana
12:00 Kloratita, Korumbà eta Gatazka16:00 Gaitz, Arkada, More, Konter eta beste talde bat
b) Andra Mari
12:00 Ihesbide, Gartzen eta Txakurrak16:00 Zartako (Iruñea), Lukas Prest!, Banda Batxoki, Kuenta Atrás eta BKBO
c) Herrikoa
12:00 Adikune, SKT Sekuentzia eta Maz Mon Kis16:00 Gatazka Oi!, Lur Jota, Sarkor, Anger eta Eigen System
GAZTETXE guneagoizez Bertsolariak: bertso-saio musikatuaBokatak, erakusketak...16:00 Akatu, Ozen, Itaka, Sysmo eta Zartako (Bilbo)
LOTUREN guneaAzoka, graffittiak, multimedia, koffe&txok, poesia, BJ, DJ, folk, antzerkia, musika esperimentala, break dance, Bihotz Bakartien Kluba...
KALEJIRA MUSIKATUA EZgae, sacem EZ21:00 Kalejira musikatua Durangoko kaleetan zehar
AZOKA kontzertua + aurkezpena21:30 Mix6t, Anplitude, Kasu!, All Jazz Era, FDLN, Oliba Gorriaken emanaldi berezia, Tuboskapiren agurreko kontzertuetako bat eta berbena Amaiurrekin

Friday, December 30, 2005

IKUS06_Arriolako Video-jockey mostra - Urtarrilak 21. Elorrio

Beste hamalau ikus-entzunezko lan, erakusteko prest

"Hamaika ikus-entzuteko jaioak gara" eguneko gaia jakin eta gero, hamalau taldek ikus-entzunezkoen lan bana grabatu dute, Euskal Herriko 1. Ikus-entzunezkoen Rallyan. Ehun bat gaztek Eibarko kaleak hartu zituen, hango irudiak islatu guran. Hartzez mozorrotuta, poxpolin itxurarekin, edozein ideia ona suertatu zen hiru minutuko lana albait originalena izan zedin. Eibarko hiru ezaugarri, gutxienez, agertu behar zituzten euren lanetan: besteak beste, Untzaga plazako Udaletxe historiko eta iraultzailea, bertako izotz pista, Eibarko orografiari aurre egiten dioten eskailera mekanikoak, Ipurua futbol zelaia mitikoa, ...eta Kitto! aldizkari antzindaria, UEUko Markeskoa egoitza, industrializazio garaiko Eibar etab. Eibartarrak lanean dabiltzan gazteei laguntzeko prest azaldu dira, aldarte onez eta, zelan ez, sorpresaz.Arratsaldean, ekoiztutako lanak editatu eta, gauean, Portalea Kultur Etxean proiektatuko ziren. Guztira, euskarazko hamasei ikus-entzunezko lan aurkeztuko ziren, abenduaren 17an eta Eibarren sortutakoak. Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak hiru lan saritu ditu: *Lanik osatuena: "Poronponpero" film laburra. Egileak: Markos Gimeno, Alain Dominguez eta Oskar Morales (Ermua). *Gaia ondoen islatu duen lana: "Anteojoduna" film laburra. Egileak: Xabat Amiano, Joannes Mendizabal, Saioa Urrutia, Iker Aranburuzabala, Oskar Iglesias (Arrasate). *Lanik originalena: "Eibar, merkataritza gune irekia". Egileak: Irune Jaio, Amaia Jaio, Jatsu Argarate, Unax Blanco (Eibar). Sariek 900na euro banatuko zituzten. Euskarazko zinemagintzako hiru zuzendarik osatuko zuten epaimahaia: Asier Altuna ("Aupa Etxebeste!" -2005-, "Topeka" -2002-, "40 ezetz" -1999-, "Txotx" -1997-), Telmo Esnal ("Aupa Etxebeste!" -2005-, "40 ezetz" -1999-) eta Ane Muñoz Mitxelena ("El salto de Beamon" -2004-, "Basurdea" -2002-), hain zuzen. Rallyan aurkeztutako lanen kalitatea ikusi eta gero, Altunak "lanetik erretiratzeko gogoa" agertu zuen.Gazte Sortzaile Sarien 2. Edizio honetan, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak euskararen erabilera suspertzeko helburua argi gainditu duelakoan daude antolatzaileak. Parte-hartzaile kopuru oso altuak (itxaron zerrenda ere zabaldu behar izan dute), herritarren erantzun onak (gazteei laguntzeko prest) eta euskarazko zinemagintzari egindako ekarpenak (hamasei ikus-entzunezko lan berri) horize egiaztatzen dutela azaldu berri dute Topaguneko ordezkariek.
(2005/12/19)

Informazio gehiago: www.topagunea.com

Saturday, December 03, 2005

Eskerrik asko denoi!!!

Niretzat egun berezia den honetan nirekin egon nahi izan duten guztiak eskertu nahi nituzke. Mila esker denoi eta segi holaxe!!!

Saturday, November 26, 2005

Arkaos VJ 3.5_ezagutu beharreko tresna

Arkaos VJ 3.5 softwarea izango dut hizketagai ondorengo lerroetan. Arkaos etxeak eginiko tresna honek gure bideo, flash animazio eta testuak gure teklatuaren bidez maneiatzeko aukera ematen digu. Esan beharrik ez dago zuzenekotan erabiltzeko tresna dela, zuzenean baliabide ezberdinak nahasteko. Hala ere aukera ematen digu gauzak grabatu eta erakusteko. Bere prezioa da pixka bat lotzen gaituena 300 euro inguru... hala ere ebaluazioa jeisteko aukera dago.

Saturday, November 05, 2005

Postal digital onena 300 eurorekin sarituko du Eskoriatzako Udalak

Gabonetako Postal Digital Lehiaketa deitu berri du Eskoriatzako Udalak, lehenengo aldiz, eta 300 euroko saria ipini du. Helburua da Eskoriatzako Udalak Interneteko mezu guztietan erabiliko duen Gabonetako postala aukeratzea.

Informazio gehiago
Informazio gehiago Eskoriatzako webgunean
Norbere esku uzten dute zelako irudiak aurkeztu: irudi bakarra, multzo bat, irudi bizidunak, testua bat-batean agertzen den irudia… Testuak euskaraz izan behar du. Gura bezain beste lan aurkez daitezke lehiaketak@eskoriatza.net helbidera abenduaren 2a baino lehen.
Mezuaren gaiaren tartean idatzi behar da Christmas digitalen lehiaketa eta, gorputzean, egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta posta helbidea.
Aurkezten diren lan guztiak udal webgunean ipiniko dituzte.

Euskal Herriko 1. Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu du Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak, abenduaren 17an Eibarren. Izen emate epea azaroak 21.

Gazteen sormena eta ekoizpen artistikoa sustatzeko asmoz, Euskal Herriko 1. Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu du Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak. Rallya abenduaren 17an izango da, Eibarren. Bertan parte hartu nahi duten 16 eta 35 urte bitarteko gazte euskaldunek izena eman beharko dute, azaroaren 21a baino lehen."Ikus-entzunezkoen Rallyak, gehienez, hiru minutuko ikus-entzunezko lana sortzean datza, lehiaketa egunean eta Eibarren kokatuta", azaldu du Topaguneko Gazteak Saileko arduradun Sonia Pérez Anguerak. "Askotariko lanak izan daitezke, ez da zertan metraje laburreko filma izan", zehaztu du Pérez Anguerak. Lanen gaia lehiaketaren egunean bertan jakitera emango da. Parte-hartzaileek gai horretan oinarritutako lana aurkeztu beharko dute, Eibarreko ezaugarriak txertatuta eta euskaraz ekoiztuta. Alde horretatik, "hizkuntzaren presentzia ezinbestekoa izango da", adierazi du Topaguneko ordezkariak.Ikus-entzunezko lanak abenduaren 17an bertan grabatuko dira, goizez. Ondoren, arratsaldez, ekoizpenari lotutakoak egingo dituzte parte-hartzaileek. Biak, grabaketa eta ekoizpena, formatu digitalean egingo dira. Horretarako, antolatzaileek parte-hartzaileen esku ordenagailuak eta Adobe Première 7.0 programa jarriko dituzte. �Gutxieneko baliabide teknikoak, aldiz, parte-hartzaileen kontura joango dira�, argitu du Sonia Pérez Anguerak, hau da, "kamerak, horiei dagozkion euskarri digitalak, etab.".Rallya izango den egunean bertan, hots, abenduaren 17an, grabatutako lanak proiektatuko dituzte, arratsaldeko 20:30ean. Horren ondoren, sari banaketa egongo da. Guztira, 900 euroko hiru sari emango dira: epaimahaiaren saria, ikus-entzunezkorik originalena eta gaia ondoen islatu duena. Epaimahaikideak "artea eta kultura munduko profesionalak eta ordezkariak" izango direla iragarri du Topaguneko ordezkariak. Parte hartu nahi duten gazteek azaroaren 21a baino lehen izena eman beharko dute Topagunean (argibideak, web orri honetako Gazteak atalean) edo Eibarko ...eta Kitto! Euskara Elkartean.

EUSKARAREN ERABILERAN ERAGITEA, HELBURU
Euskal Herriko 82 elkarte biltzen ditu Topaguneak. Hortaz, hainbat esparrutan euskararen erabileran eragitea du helburu. Horixe bera dugu Ikus-entzunezkoen Rallyaren ardatza. Alde horretatik, Topaguneko Gazteak Sailak antolatzen dituen "Gazte Sortzaile Sariak egitasmoaren barruko proiektua da Ikus-entzunezkoen Rallya", Sonia Pérez Anguerak azaldutakoaren arabera. Sariok gazte euskaldunon sormena sustatzeko antolatzen dira. Aurreko edizioan oso arrakastatsua izan zen Graffiti Lehiaketa antolatu zuen, iaz, Topaguneak. Gazte Sortzaile Sarien bigarren edizio honetan, ikus-entzunezko lanen egileei euskaraz euren ekoizpen artistikoak gizarteratzeko aukera emango die Euskara Elkarteen Federazioak.

Informazio gehiago: http://www.topagunea.com

Logela multimedia...euskal herritik mundura sormena zabaltzen

Logela multimedia. Filosofia.Elorrioko hiru gaztek osatzen dute taldearen muina; bi musikarik eta bideo sortzaile batek, betiere kolaboratzaileak inguruan dituztela. Logelaren helburua DVD, CD-rom, CD, internet... formatoetan ekoizpen digitalak sortzea eta sorkuntza hori zuzenekoetara, taula gainera, eramatea da.
Partaideak:
Lo.4>Ander Garaizabal (Elorrio)Musika sortzailea eta taldeko MC-a. “Non Demontre”, taldeko bateri jole ohia, Logelako konposizio erritmikoen sortzailea. Berak jartzen du ahotsa eta berak egiten ditu hitzak.
Lo.8>Gorka Molero (Elorrio)Musika sortzailea eta informatikoa. Non demontre taldeko kitarrajole ohia, egun Yakuzi taldeko partaidea ere bada. Musika instrumentu asko erabiltzen dituen konpositorea.
Lo.6>Imanol Garaizabal (Elorrio)Grafitigilea, bideo sortzailea eta VJ. Bereak dira Logelako irudien ideiak eta hauen eszenaratzeko ideiak. Javi Pez, Dj Food, Schneider TM… musikariekin aritu izan da Video-Jokey bezala.
Ekipo teknikoa:- Migel Alonso: Sonorizazioa.- Itziar Irazabal: Argi teknikaria- Karlos Gomez: Ikusentzunezkoen teknikaria.

Friday, April 15, 2005

berriro ere martxan

haserako fasea bukatuta eta beste proiektu batzuek bukatutzat emanda, berriro martxan... gaurtik aurrera sarri sarri izango duzu proiektu honen berri eta parte hartzera animatu nahi zaitut... beste gabe aio...

Thursday, January 27, 2005

vjbenato


vjbenato copia
Originally uploaded by vjbenato.
ni