irudiaren mundua ispilu hartuta eta nire sormena erakutsi asmoz hasi nintzen vj izena erabiltzen. aspaldian literatura eta irudia da nahasmen handiena eman didana. hala ere proiektu berrietan murgilduta nabil eta weblog honen helburua beraiek erakustea da...

Saturday, November 26, 2005

Arkaos VJ 3.5_ezagutu beharreko tresna

Arkaos VJ 3.5 softwarea izango dut hizketagai ondorengo lerroetan. Arkaos etxeak eginiko tresna honek gure bideo, flash animazio eta testuak gure teklatuaren bidez maneiatzeko aukera ematen digu. Esan beharrik ez dago zuzenekotan erabiltzeko tresna dela, zuzenean baliabide ezberdinak nahasteko. Hala ere aukera ematen digu gauzak grabatu eta erakusteko. Bere prezioa da pixka bat lotzen gaituena 300 euro inguru... hala ere ebaluazioa jeisteko aukera dago.