irudiaren mundua ispilu hartuta eta nire sormena erakutsi asmoz hasi nintzen vj izena erabiltzen. aspaldian literatura eta irudia da nahasmen handiena eman didana. hala ere proiektu berrietan murgilduta nabil eta weblog honen helburua beraiek erakustea da...

Monday, December 06, 2004

ohe handi bat... ikusi eta gozatu

Abenduak 11an, datorren zapatuan, ospatuko da bigarren aldiz Arrasateko Gaztetxean Hip Hop festa. Bertan 5 euroren truke hainbat ekitaldi eskeiniko dira. Horien artean aipatzekoa deritzogu Logela multimediak aurkeztuko due Ohe Handi bat ikuskizuna. Logelak sortutako musika, diseinu, infografia eta interakzio nahasketa bat da. Bertan usain bat amankomunean duten hiru bidai kontatzen dira. Lehenendoa itsu batek bere auzotik zehar egiten duena da. Bigarrena, trenez iparrerantz bidaia graffitigintza ardatz duela. Hirugarren kotxez hegoalderantz bidaia, afrikako etorkinen ohiko bidaia kontrako norabidean. Usaimenaren bidez, ohe berean elkartko dira hiru bidai hauek. Guzti hau hartu eta eskenatoki gainean agertzen dute, musika eta irudien laguntzaz. Musikariak, antzezleak, dantzariak, graffitigileak eta vj_a dira nahasketa izugarri partaide eta protagonista. Gonbidapena luzatuta dago, nahi duenak badaki zer egin, ikusi eta gozatu...