irudiaren mundua ispilu hartuta eta nire sormena erakutsi asmoz hasi nintzen vj izena erabiltzen. aspaldian literatura eta irudia da nahasmen handiena eman didana. hala ere proiektu berrietan murgilduta nabil eta weblog honen helburua beraiek erakustea da...

Saturday, November 05, 2005

Postal digital onena 300 eurorekin sarituko du Eskoriatzako Udalak

Gabonetako Postal Digital Lehiaketa deitu berri du Eskoriatzako Udalak, lehenengo aldiz, eta 300 euroko saria ipini du. Helburua da Eskoriatzako Udalak Interneteko mezu guztietan erabiliko duen Gabonetako postala aukeratzea.

Informazio gehiago
Informazio gehiago Eskoriatzako webgunean
Norbere esku uzten dute zelako irudiak aurkeztu: irudi bakarra, multzo bat, irudi bizidunak, testua bat-batean agertzen den irudia… Testuak euskaraz izan behar du. Gura bezain beste lan aurkez daitezke lehiaketak@eskoriatza.net helbidera abenduaren 2a baino lehen.
Mezuaren gaiaren tartean idatzi behar da Christmas digitalen lehiaketa eta, gorputzean, egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta posta helbidea.
Aurkezten diren lan guztiak udal webgunean ipiniko dituzte.

Euskal Herriko 1. Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu du Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak, abenduaren 17an Eibarren. Izen emate epea azaroak 21.

Gazteen sormena eta ekoizpen artistikoa sustatzeko asmoz, Euskal Herriko 1. Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu du Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak. Rallya abenduaren 17an izango da, Eibarren. Bertan parte hartu nahi duten 16 eta 35 urte bitarteko gazte euskaldunek izena eman beharko dute, azaroaren 21a baino lehen."Ikus-entzunezkoen Rallyak, gehienez, hiru minutuko ikus-entzunezko lana sortzean datza, lehiaketa egunean eta Eibarren kokatuta", azaldu du Topaguneko Gazteak Saileko arduradun Sonia Pérez Anguerak. "Askotariko lanak izan daitezke, ez da zertan metraje laburreko filma izan", zehaztu du Pérez Anguerak. Lanen gaia lehiaketaren egunean bertan jakitera emango da. Parte-hartzaileek gai horretan oinarritutako lana aurkeztu beharko dute, Eibarreko ezaugarriak txertatuta eta euskaraz ekoiztuta. Alde horretatik, "hizkuntzaren presentzia ezinbestekoa izango da", adierazi du Topaguneko ordezkariak.Ikus-entzunezko lanak abenduaren 17an bertan grabatuko dira, goizez. Ondoren, arratsaldez, ekoizpenari lotutakoak egingo dituzte parte-hartzaileek. Biak, grabaketa eta ekoizpena, formatu digitalean egingo dira. Horretarako, antolatzaileek parte-hartzaileen esku ordenagailuak eta Adobe Première 7.0 programa jarriko dituzte. �Gutxieneko baliabide teknikoak, aldiz, parte-hartzaileen kontura joango dira�, argitu du Sonia Pérez Anguerak, hau da, "kamerak, horiei dagozkion euskarri digitalak, etab.".Rallya izango den egunean bertan, hots, abenduaren 17an, grabatutako lanak proiektatuko dituzte, arratsaldeko 20:30ean. Horren ondoren, sari banaketa egongo da. Guztira, 900 euroko hiru sari emango dira: epaimahaiaren saria, ikus-entzunezkorik originalena eta gaia ondoen islatu duena. Epaimahaikideak "artea eta kultura munduko profesionalak eta ordezkariak" izango direla iragarri du Topaguneko ordezkariak. Parte hartu nahi duten gazteek azaroaren 21a baino lehen izena eman beharko dute Topagunean (argibideak, web orri honetako Gazteak atalean) edo Eibarko ...eta Kitto! Euskara Elkartean.

EUSKARAREN ERABILERAN ERAGITEA, HELBURU
Euskal Herriko 82 elkarte biltzen ditu Topaguneak. Hortaz, hainbat esparrutan euskararen erabileran eragitea du helburu. Horixe bera dugu Ikus-entzunezkoen Rallyaren ardatza. Alde horretatik, Topaguneko Gazteak Sailak antolatzen dituen "Gazte Sortzaile Sariak egitasmoaren barruko proiektua da Ikus-entzunezkoen Rallya", Sonia Pérez Anguerak azaldutakoaren arabera. Sariok gazte euskaldunon sormena sustatzeko antolatzen dira. Aurreko edizioan oso arrakastatsua izan zen Graffiti Lehiaketa antolatu zuen, iaz, Topaguneak. Gazte Sortzaile Sarien bigarren edizio honetan, ikus-entzunezko lanen egileei euskaraz euren ekoizpen artistikoak gizarteratzeko aukera emango die Euskara Elkarteen Federazioak.

Informazio gehiago: http://www.topagunea.com

Logela multimedia...euskal herritik mundura sormena zabaltzen

Logela multimedia. Filosofia.Elorrioko hiru gaztek osatzen dute taldearen muina; bi musikarik eta bideo sortzaile batek, betiere kolaboratzaileak inguruan dituztela. Logelaren helburua DVD, CD-rom, CD, internet... formatoetan ekoizpen digitalak sortzea eta sorkuntza hori zuzenekoetara, taula gainera, eramatea da.
Partaideak:
Lo.4>Ander Garaizabal (Elorrio)Musika sortzailea eta taldeko MC-a. “Non Demontre”, taldeko bateri jole ohia, Logelako konposizio erritmikoen sortzailea. Berak jartzen du ahotsa eta berak egiten ditu hitzak.
Lo.8>Gorka Molero (Elorrio)Musika sortzailea eta informatikoa. Non demontre taldeko kitarrajole ohia, egun Yakuzi taldeko partaidea ere bada. Musika instrumentu asko erabiltzen dituen konpositorea.
Lo.6>Imanol Garaizabal (Elorrio)Grafitigilea, bideo sortzailea eta VJ. Bereak dira Logelako irudien ideiak eta hauen eszenaratzeko ideiak. Javi Pez, Dj Food, Schneider TM… musikariekin aritu izan da Video-Jokey bezala.
Ekipo teknikoa:- Migel Alonso: Sonorizazioa.- Itziar Irazabal: Argi teknikaria- Karlos Gomez: Ikusentzunezkoen teknikaria.